Selecciona una palabra y presiona la tecla d para obtener su definición.
 

1

Cfr., adibidez, Francoren garaiko urteetarako ikerketa, José Antonio MARCELLÁN EIGORRIk egindakoa: Cierzo y bochorno. Fenómeno vocacional de la Iglesia en Navarra (1936-1980), Lizarra, Verbo Divino, 1986.

 

2

Cfr. España Misionera. Catálogo de las misiones y de los misioneros españoles en el extranjero, Madril, Consejo Superior de Misiones, 1961, 418. orr. Iturri honek ematen dituen datuak erabat zuzenak ez badira ere, nahiko adierazgarritzat har ditzakegu.

 

3

GARCÍA DE CORTÁZAR, Fernando, «Iglesia vasca, religión y nacionalismo en el siglo XX», in ID. eta FUSI, Juan Pablo, Política, nacionalidad e Iglesia en el País Vasco, Donostia, Txertoa, 1988, 60. orr.

 

4

GARCÍA DE CORTÁZAR, Fernando, art. aip., 61. orr. Nahiz eta zenbait gauzetan ez gatoz Cortazarrekin bat (batez ere, berarentzat Euskal Herria zer den), honetan behintzat ados-ados gaude.

 

5

Berriro ere azaldu behar dugu, deskribatu dugun egoera hau guztiz bakundurik aurkeztu dugula. Bai XIX. mendean eta baita XX.ean ere, ez karlistak ezta abertzaleak ez ziren euskal apaiz asko eta asko bazeudela ezin da inolaz ere ukatu. Baina oro har, aipatu dugun etendura bazegoela ere argi-argi dago; agian, alde bateko zein besteko partaideen deskribapena zehaztuz, zera esan beharko genuke: alde batean, hierarkiarekin bat etorri eta hierarkiaren oneritzia zeukaten apaizak gehi hierarkia bera zeudela, eta beste aldean, hierarkiaren onespenik ez zeukaten apaizak.

 

6

Cárcel Ortí-k dioen bezala, nahiz eta apaizgo espainiarra, orokorrean hartuta, zuhurtasunez jokatu zen eta, beraz, ez zen aho batez politikan sartu, apaiz karlisten artean «talderik nagusiena euskal probintzietakoa zen». CÁRCEL ORTÍ, Vicente, Iglesia y revolución en España (1868-1874), Iruñea, Eunsa, 1970.

 

7

«Los curas y las Mugeres: he aquí, pues, la personificación del carlismo vascongado. Sin la predicación político-religiosa de los unos (...) ni los generales carlistas llegaron á acaudillar soldados, ni los flamantes corregidores á vestir la toga, ni los ambiciosos de profesión á encumbrar personas». SAGARMINAGA, Fidel de, Dos palabras sobre el carlismo vascongado, Bilbo, 1875; GARCÍA DE CORTÁZAR, Fernando eta MONTERO, Manuel, Historia Contemporánea del País Vasco liburutik hartuta (Donostia, Txertoa, 1980, 123. orr.).

 

8

Jesuiten artean, adibidez: «Espainian jesuitak Don Carlosen aldeko zaletasuna ezkutatzen saiaten ziren; baina atzerrian haien eritzi karlista oztoporik gabe azaltzen zuten, batez ere Poyanne-ko etxean, bertan euskaldun ugari zegoelako». REVUELTA GONZÁLEZ, Manuel, La Compañía de Jesús en la España Contemporánea, I, Madril-Santander-Bilbo, Comillas-Sal Terrae-Mensajero, 1984, 369. orr.

 

9

GARCÍA DE CORTÁZAR, Fernando, art. aip. in lib. aip., 63. orr.

 

10

Ramon Goikoetxea Orozika, Nafarroako Ibero herrian jaioa, kaputxinoen ordenean sartu zenean bataio-izena aldatu eta Evangelista de Ibero hartu zuen. Urtetan, kaputxinoen Lekarotz-eko ikastetxean eta Lizarrako eskola serafikoan irakatsi zuen. Bere abertzaletasuna zela eta, kaputxinoen goiko arduradunek Euskal Herritik kanporatzea erabaki zuten, eta baita berehala egin ere. Híjar-era (Aragoe) bidalia, bertan gazte hil zen, 1908 urtean. Cfr. MARTÍNEZ-PEÑUELA VIRSEDA, Araceli, Antecedentes y primeros pasos del nacionalismo vasco en Navarra, 1878-1918, Iruñea, Nafarroako gobernua, 1989 (Iberok 1902an Iruñeko katedralean eman zuen hitzaldia badakar).