Selecciona una palabra y presiona la tecla d para obtener su definición.
 

31

Bikario nagusia apezpikuak laguntzaile zuzentzat hartzen duen apaiz bat da. Kasu askotan apezpikuordea dela esan daiteke.

 

32

GASTEIZTARRA, «Del clero vasco en la Argentina», Anuario Almanaque Vasco, Rosario, 1941, 77. orr. Gertaera hau, Argentinako euskal koloniaren oroimen kolektiboan gaurdaino gorderik geratu da; izena, hala ere, ez du ia inork gogoratzen (izan ere, Gazteiztarrak Andres Olaizola apaizari leporatzen dio, artikulu honetan), eta batzutan, txinatarraren ordez japoniarra zela esan zuela aipatu ohi da (Gazteiztarra Bernardo de Bianaren ezizena da).

 

33

«El naufragio del Santa Isabel», La Baskonia, XXVIII, 985 (10-II-1921), 202 orr.

 

34

Horrela dugu, adibidez, hil baino egun batzu lehenago Buenos Aires-eko Euzko Deya euskal aldizkari abertzaleko zuzendariei bidali zien gutuna, euskal kaputxinoek Córdoba-ko mendialdean zeukaten etxean oporretan zegoenean: «Enero 23 / 40. Discípulos del Padre Evangelista de Ibero, viven bajo estos nogales centenarios, añorando a Navarra. Corresponde el saludo de primero de año desde estas rientes tierras, con afecto para todos los señores de esa querida entidad. Su afectísimo amigo A. de Olaizola». Cfr. «Ha fallecido Monseñor Olaizola», Euzko Deya, Buenos Aires, 1940-II-10, 6. orr.

 

35

GASTEIZTARRA, «1940. Monseñor Andrés A. de Olaizola. 1942. Ante el segundo aniversario de su partida. Recuerdo de otros tiempos», Euzko Deya, Buenos Aires, 1942-II-10.

 

36

Euskal Herrian, Argentinaratu baino lehen, Araba Buru Batzarraren partaidea izan zen. Cfr. F. E. V. A. Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna, Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 1984, 154 orr.

 

37

GASTEIZTARRA, «El primer San Ignacio en Rosario. Recuerdos del año 1912», Euzko Deya, Buenos Aires, 1942-VII-31, 6-7 orr.

 

38

GASTEIZTARRA, «1940. Monseñor Andrés A. de Olaizola...», art. aip.

 

39

Hurrengo urtean, Olaizolaren eskuari esker, Santa Fe-ko apezpikuak bere onespena edo «nihil obstat»a eman zion, Rosarioko abertzaleek argitaratzen zuten Aitor aldizkariari. Cfr. Revista Eclesiástia del Arzobispado de Buenos Aires, XV (1915), 942 orr. («Obispado de Santa Fe» atalean). Testua gure «Euskal abertzaletasunaren ezarrera Argentinan...» (art. aip.), 114 orr.

 

40

Santa Fe-ko diozesia han zen handia, apezpikuak ondo gobernatzeko hainbat lurraldetan banatu behar zuela. Lurralde hauetariko bakoitzaren buru izateko, bikario edo apezpiku-orde bana aukeratzen zuen, lurralde horretako Elizaren gobernu arrunta bere esku izan zezan. Izendapen honekin batera. Batikanok Olaizolari monseñor titulua ere eman zion.