Selecciona una palabra y presiona la tecla d para obtener su definición.
 

61

Frantziskotarren Kantabria Probintziako Artxibua (Donostia), VII-3-2, Kantabriako nagusi probintzialak Espainiako nuntzioari, Donostia, 1939-VI-23. «Zaletasun politikoak» zer ziren aipatzeko, erbesteratu hauetako baten kasua baino ez da aipatu behar: Basilio Gerra, gerla hasi baino lehen milaka artikulu idatzita zeuzkan, «en vasco y castellano en todas las revistas de nuestra provincia y en alguna que otra de cultura regional» (Homenaje a la Seráfica Provincia de Cantabria en el septuagésimo quinto aniversario de su restauración, Oñati, Arantzazu mold., 1932, 192 orr.). Requeté-ak Arantzazura heldu zirenean, atxilotu nahi izan zuten, baina une hartan Gerra Foruako komentuan zegoen eta, ezin izan zuten. Arriskua zela eta, nagusiek Kubara bidaltzea erabaki zuten, frankistek Bizkaia hartu baino lehen.

 

62

MUJICA, Mateo, «Imperativos de mi conciencia», in ONAINDIA, Alberto de, Ayer como hoy. Documentos del clero vasco, Donibane-Lohitzune, Axular, 1975, 104. orr.

 

63

Kontutan hartu behar da, datuetan ezkutapenak ere badirela. Adibidez, Nafarroako kasua gertutik aztertzen badugu, oso egoera korapilotsu bat nabarituko dugu. Errepresioa eta bortizkeria jasan zuten ordenen artean, Ameriketan errefuxiatuko diren euskal erlijiosoen kopurua izugarri igoko da (batez ere, eta berriro, kaputxinoak, eta eskolapioak); aldi berean, erregimen politiko berriarekin adostasuna zuten beste askok etxerako bidea hartu zuten, zeren eta, Iruñeko apezpikuak eskatu zuen bezala, Nafarroan apaizak behar bait ziren une haietan (Cfr. Boletín Oficial del Obispado de Pamplona, Iruñea, 1939-VII-1, 190 orr.).

 

64

Aurrerantzean, ere zenbait euskal apaizek erbesteratzeak jasan behar izan zituzten, arazo politikoak zirela medio. Hala ere, kasuak berriro isolaturik eta tarteka agertuko dira; ez da berriro halako erasoaldi gogorrik gertatuko. Euskal apaizgoaren eta agintari politikoen zenbait adibide (Amerika tartean zegoela) ikusteko, cfr. gure «Francoren garaiko euskal Eliza eta Amerika: babeslekua eta arazoen iturburua», Muga, 84 (1993), Bilbo, 44-51 orr.

 

65

Ez ditugu zenbaketa honetan sartzen, jaioleku zehatza ezagutzen ez dugun erlijiosoak.

 

66

Euskal jesuiten probintziak bi leku horietako komentu jesuitak pertsonalaz hornitzen zituzten. Ertamerikan inon baino hobekiago nabaritzen da erbesteratze honen azkartasuna eta neurria: 1936 Ertamerika osoko etxe jesuitetan 17 jesuita euskaldun bizi baziren, hurrengo urtean, 1937an, zenbat eta 55 izango dira, guztiak zuzenean Europatik iritsita. Cfr. Catalogus provinciae Castellanae Societatis Iesu ineunte a. MCMXXXVII, Oña/Bilbo, 1936; eta Catalogus... a. MCMXXXVIII, Oña/Bilbo, 1937.

 

67

Dominique Sarrote, Ipar Euskal Herriko trapista, Estatu Batuetan destinaturik zegoela.

 

68

Honi buruz badago bibliografia zabala, baina tamalez ikerketa historikorik oraindik ez. Hala ere, deskribapen-hurbilpen egoki bat ikusi nahi baldin bada, cfr. MIEYAA, Pierre eta AZPIAZU, Iñaki, «L'oeuvre de Saint-Michel de Garicoïts en Argentine», Gure Herria, XXII (1950), Baiona, 313-315 orr.

 

69

Euskal Echeari buruz ere, hamaika iturri badugu, baina hala ere oraindik gai hau ukiturik gabe dago euskal historiografian. Hala ere, erakunde honen hasierako planteamendua ezagutzeko, ikus Euskal-Echea. Bosquejo histórico y recopilación de las opiniones de la prensa diaria, vertidas con motivo de la presentación de sus colegios en Llavallol (F. C. S.), Buenos Aires, 1913.

 

70

Cfr. gure «La participación femenina en la atención espiritual a los vascos en Argentina y Uruguay: las Siervas de María de Anglet (1905-1991)», I Congreso Internacional del Monacato Femenino en España, Portugal y América, 1492-1992, Leon, Leongo Unibertsitatea, 1993, I, 453-467 orr.