Selecciona una palabra y presiona la tecla d para obtener su definición.
 

71

Izan ere, Europako arazo politikoak inmigranteekin batera ez erakartzeko, Argentinan atzerriko alderdi politikoen presentzia zorrozki debekaturik zegoen.

 

72

Benetan, Euzko Alderdi Jeltzalearen «junta extraterritorial» bat baino ez zen (Aizederretako Euzkaditik at'ako Uri Buru Batzarra), baina, dagoeneko esan dugunez, Argentinan alderdi politiko atzerritarrak ezartzerik ez zegoenez, ofizialki «Partido Nacionalista Vasco» izena alboratu eta horren ordez «Acción» hartu behar izan zuten.

 

73

Apaiz hau, 1939 urtean Bahía Blanca-ko apezpikua zen, eta Gerla Zibil guztian zehar frankisten aldeko propaganda egiten aritu zen. 1940an, Euskal Herritik ihesi datorren Felix Markiegi Olazabal apaiza bere diozesira heltzen da; Astelarrak, apaiz hori «gorri-separatista» madarikatu horietako bat dela jakinaren gainean egonda, onartzen du baina parrokiarik zailen eta urrutikoenetako batera bidaliko du, bere apaizgoaren kutsadura eragozteko edo.

 

74

Fundazio guzti hauen laburpena: F. E. V. A.... (op. cit.).

 

75

José de ARALAR ezizenarekin: La rebelión militar española y el pueblo vasco, Buenos Aires, Sebastián de Amorrortu, 1937.

 

76

Pedro Goikoetxeak, sari gisa edo, Montevideo-ra destinaturik pasatuko da. Ez zen Argentinara itzuliko, bisitan ez bazen.

 

77

Ikusi gure «Bizkaitar jesuita garaikideak Hegoamerikan (1820-1960)», Jesusen Lagundia Bizkaian, Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundia, 1991, 161-180 orr.

 

78

RUBIO, Javier, La emigración de la Guerra Civil de 1936-1939, Madril, San Martín, 1977, 196 orr.